03 Sortetxeko bizimodua eta zurgintzan aritzea

BEÑAT EZKURRA

Ttikia zenean etxean bortz senide bizi ziren: aita, ama, Beñat, bere anaia eta bere arreba. Duela berrogei urte laborantza-bizia zaila zela dio eta, sosik irabazten ez zutenez, seme-alabak kanpora joan ziren. Bere anaia sukaldari, arreba saltzaile eta Beñat zurgin. Zazpi urte egin zituen zurgintzan Zuraiden eta aita eritu zenean hartu zuen bere segida laborantza eskolak hartu ondotik.