05 Ikasketak

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Eskolak Zugarramurdin jaso zituen Ana Belenek. Seigarren, zazpigarren eta zortzigarren maila Urdazubin egiten zen orduan eta autobusa izaten zuten Zugarramurditik. Lekarozen egin zituen Batxilergoa eta COU-a. Lekarozen, uztea erabaki zuen, ikastea zaila egiten zitzaiolako. Ordutik ostalaritzan dabil. Oroitzen du aldaketa handia izan zela Zugarramurdi eta Urdazubiko eskoletatik Lekarozera joatea. Baztango eta Zugarramurdi-Urdazubiko neskak zeuden bertan, baina mutilentzat barnetegia zen eta jende hiritarra zegoen bertan. Ana Belenek dio, akaso, orain ez litzatekeela hainbertzeko aldaketa nabarituko, bizimodua aldatu delako herrian, baina orduan aldaketa handia zela jende horrekin topatzea.