06 Amatxirekin harremana

THÉRESÈ IRATZOQUI

Baionako etxean gurasoak eta hiru seme-alabak bizi ziren. Aitaren aldeko atatxi eta amatxi Milafrangan bizi ziren eta amaren aldekoak Basusarrin. Thérèse Baionan lanean aritu zenean, anitz joaten zen Basusarriko amatxiren etxera lotara, biharamunean lanera joateko. Amatxi goxatzen aritzen zen eta euskaraz mintzatzen ziren. Hagitz gustura egoten zen amatxirekin.