07 Ibardinen lanean hastea

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Betidanik barneratua zuten Mertxek eta bere senideek 15-16 urte zituztenean lana egin beharko zutela diru pixka bat irabazteko. Ez zuten bertze aukerarik ikusten. Lan egiteko ea prest ote zegoen galdetu zioten eta, abuztukoa denez, oraindik 14 urte izan arren kontent joan zela dio. Kuadrilako bat eta bera izan ziren inguruko adinetakoen artean lanean hasi zirenak. Bulegoan postu finkoa eman ziotenean utzi zuen Ibardingo lana, baina, bitartean, asteburuetan Ibardinen egiten zuen lan.