08 Baserriaren egitura eta ardiak jeztea

BEÑAT EZKURRA

Lehenago, Ainhoan baserri guztiek arditegia bazterreko aldean izaten zuten, eta ukuilua etxean berean. Gero “ezkaratza” deitzen zutena izaten zen, sukaldea eta ganbara etxearen gainean. Behiak kendu zituztenean ukuilua kendu zuten eta lehendabiziko gasnategia hor jarri zuen Beñatek. Denbora batera, gasnategi berria egin zuen. Ttikiak zirenean, etxeko guztiak aritzen ziren ardiak jezten (“itzi” edo “deitzi” erraten dute). Aita aritzen zen seme-alabak ttikiak zirenean eta arreba gerora, jeztea aunitz maite zuena. Beñati sasoia hasten denean gustatzen zaio, baina sasoi akaberarako, aspertu egiten da.