12 Gasna egiten hastea

BEÑAT EZKURRA

Eskolan gutxi gora behera azaldu zieten gainbalioarena. Esnearekin gasna eginez gero, bikoizten duzu lortzen duzun irabazia, baina horrek lan bat ekartzen du. Gasna egin, xukarazi eta saldu behar da. Eskola bukatu bezain pronto hasi zen gasnak egiten Beñat. 2001eko ekainean bukatu zuen laborantza eskolan Beñatek, eta 2001eko irailerako instalatu zen.