13 Turistak eta muga

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Zugarramurdin bisitari gehien momentu puntualetan izaten dira: abuztuan, aste santuan… Ez da urte guztian zehar izaten. Egindako pelikulekin Madrileko jendea etortzen hasi da, baina lehendik ere izaten ziren bisitariak herrian. Muga ondoan egoteak ere eragiten du Ana Belenen iritziz. Sarako eta Zugarramurdiko herriek harreman handia dute. Ana Belen gaztea zenean hiru egunez joaten ziren Sarako bestetara. Beti izan dute harreman handia bi herriek, Ana Belenek oroitzen du bere gurasoak eta joaten zirela bestetan bazkaltzera. Herritarrek ere harremana dute. Gaur egun jendea Iparraldera maiz joaten da ikastera Zugarramurditik, baina batxilergoa bukatzean hegoaldera itzultzen dira. Ana Belen gaztea zenean ez zegoen hainbertzeko joerarik Iparraldera joateko ikastera.