14 Ezkontzea eta Azkainera lekualdatzea

THÉRESÈ IRATZOQUI

Etxeetan aritu zen josten, baita etxean ere ezkondu eta gero. 22 urterekin ezkondu zen Thérèse. Uztaritzen egin zuten ezkontza, ur-bazterreko baserrian. Azkainera joan ziren bizitzera gero, postu ondora. Bere senarrak etxe zahar bat hartu zuen. Gero seme-alabak izan zituzten. Thérèseren senarra zurgintzan aritzen zen lanean. Uztaritzeko etxean bere gurasoak gelditu ziren eta hil zirenean bere anaia bat gelditu zen. Bere bertze anai-arrebak leku ezberdinetara joan ziren, baina denak hurbil. Baserrian gelditu zen anaia hil egin da berriki eta bere semea gelditu da baserriarekin, baina orain ez dira lehen gisan baserritik bizi.