15 Negozioaren lekukoa

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Ana Belenek alaba bat du, marketina ikasten ari da unibertsitatean. Asteburuetan ostatuan lana egiten du, bere ahizpa bat ezkongabea da eta bertzeak (sukaldean aritzen denak) seme bat eta alaba bat ditu. Ostalaritzan lekukoa hartuko dutela ez du segurtzat ematen, ostatuko umeek haien bideak hartzen dituztela erraten du. Berak argi dauka ez duela alaba bortxatu nahi eta lasai geldituko dela bere bidea hartzen badu. Lehen seme-alabetatik baten bat beti gelditzen zen familiaren negozioarekin, baina orain bakoitzak bere ikasketak egiten ditu.