15 Yasolan lehen eta oraingoarekin alderaketa

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Mertxeren amaginarreba 1969. urteko ekainean hasi zen Yasolan lanean. Baina lehenagotik bertze familia bat zen benta eramaten zuena. Bere amaginarrebak hartu zuenean kontrabando garaiak ziren eta, frantsesez erraten den moduan, “impor-expor” edo inportazio-esportazioa (kontrabando ez errateagatik). Mugaren bertze aldetik hemen ez zegoena ekartzen zuten eta hemendik bertze aldera gehienbat alkohola eraman. Jendea ez zen platerean jatera etortzen, latak eta ogi puska bat hartu ohi zuten bakarrik (sardina edo atun latak adibidez). Trago batzuk edaten gelditzen ziren Yasolan. Mertxek dio amatxik (bere amaginarrebak) platerak ere eskaintzen zituela, baina ez orain bezela. Mertxek orain ez du alkoholik saltzen, bazkaltzera ematen du eta listo. Baina urte anitz dira Yasolako martxarekin hasi zirenetik, 45-50 inguru.