16 Sukaldatzen ikastea eta zer egiten duen

THÉRESÈ IRATZOQUI

Azkaineko etxean untxiak zituzten. Hil eta jan egiten zituzten. Uztaritzeko baserrian ama aritzen zen sukaldean, eta ezkontzean Thérèse sukaldatzen hasi zen. Amari ikusita ikasi zuen nola egin. Bere amak denetik prestatzen zuen: oilaskoa, untxia saltsan, untxia errea, arraina… gauza sinpleak baina onak. Postreak ere egiten zituen: arroz-esnea, esne-opilak… Thérèsek amak egiten zituen platerak egiten ditu.