17 Langileak topatzea

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Ana Belenek dio zaila dela ostalaritzan langileak topatzea. Azketa jatetxean eguerditako zerbitzua ematen dute soilik eta arratsaldean bukatzen dute lana. Baldintzak, bere ustez, onak dira, baina, hala ere, kostatzen da lanerako gazteak topatzea. Berak uste du lan eskaintza anitz dagoela eta, beraz, ostalaritza gogorra denez, bertze gauza batzuetan aritzen da jendea.