18 Gaur egun prestatzen duen jatekoa 1

THÉRESÈ IRATZOQUI

Orain bizi den etxera 1975. urtean lekualdatu ziren. Orain familia guztia du inguruan. Gaur egun, jatekoa prestatzen du beti. Zopa egiten du batez ere lehenik, barazki-zopa. Ura jartzen du lapikoan eta barazkiak prestatzen ditu: aza, patata, porrua, pastanarrea (azenarioa), arbia… denetarik ematen dio. Batzuetan, zerri-hezur bat baldin badu edota oilasko-hegalen bat… dena botatzen dio zopari. Gatza eta piper beltza gehitzen dio eta sutan edukitzen du oren eta erdi edo bi oren inguruz. Jakia ona izateko denbora behar dela dio. Oilaskoa ere prestatzen du, patata frijituekin. Bildotsa ere bai, edota untxia saltsan. Baita oilarra ardoarekin ere.