18 Koronabirusaren itxialdia eta lanera itzulera

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Koronabirusaren itxialdia deitu zutenean, Mertxek gogoratzen du martxoaren 14 batez deitu zutela aholkularitzatik erranez ezin zuela Yasola ireki. Harrituta hartu zuen agindua, baina bere burua ez zuen hain larri ikusi bazekielako lege bat zela eta ez zela bakarra. Hiru hilabetez itxia eduki zuenean bere burua ez zuen gaizki ikusi eta deskantsu baten moduan hartu zuen. Hala ere kontziente da baserri-etxe batean bizirik askatasun handian igaro zutela itxialdia. Konfinamendu-neurriak kentzen hasi zirenean Yasolako garairik mugituena izan zela dio Mertxek. Pila bat lan egin zuten eta hiru zerbitzu ematen zituzten. Frantziar Estatuan guztia itxia zegoen eta frantsesek ordubeteko paseoa ematen ahal zuten legalki baina ez zegoen kontrolik. Mertxek aukera zuen irekitzeko eta mahaiak kanpora atera eta jende pila bat joaten zela dio. Amesgaizto baten moduan oroitzen du: langileak musukoekin lanean bero handiarekin eta jende pila bat inguruan. Donostiako hondartza bat ematen zuela dio. Segurtasun-neurriak ia ikusezinak zirela nabaritzen zen.