20 Behien aitzineko lana

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Eskolan oporraldia izaten zutenean, Mari Luzek ez zuen oporrik hartzen. Gazteluko etxe batera joaten zen behien aitzinean lan egitera. Txanda batean Mari Luzen anai bat joan zen lana egitera eta etxeko jabeak ez zuen hori nahi izaten. Bere behien aitzinean Mari Luz egotea nahi zuen, ongi moldatzen zelako. Etxeko jabeak erraten zuen Mari Luz behien aitzinean kantari eta dantzan aritzen zela. Ez zuen sekula oporrik hartu.