23 Bizimodu aldaketa eta patatak nola egin

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Kozinatzen ere etxetik kanpo ikasi zuen Mari Luzek. Orain bizimodu modernoa dugula dio Mari Luzek, lehengoa gogorra zela, baina osasuntsua. Lehen gutti jaten zuten, baina jaten zuten hori etxekoa izan ohi zen. Gogoan du patatak frijitzeko ez zutela oliorik izaten, baina lurreko suen errautsen artean zulo bat egin eta han sartzen zituzten patatak. Errautsarekin patata tapatu egiten zuten eta horrela patata egiten zen. Gero jan egiten zuten.