23 Sukaldatzen ikastea eta baserriko otorduak

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Neskato aritu zenean erakutsi zioten nola sukaldatu Pakitari. Etxeko andreak erakutsi zion eta gero bera hasi zen otorduak prestatzen. Miranda baserrian bere amak sukaldatu ohi zuen, baina berak ere laguntzen zion tarteka. Baserrian eltzaria jaten zuten beti eta baita oilaskoak, txerrikia… etxean izaten zuten janaria ere. Neskato lanean hasi zenean baserriko otorduak ere aldatu ziren: Pakitak herritik eramaten zituen arraina eta bertzelakoak (adibidez txipiroiak) eta ama ere gehiago hasi zen herrira jaisten.