24 Burokraziaren trabak komertzio ttikietan

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Burokrazian geroz eta traba gehiago sumatzen du Mertxek. Zergetan traba anitz daude eta berak aholkulari bat hartu behar izan du paper-kontuak eramateko. Nominetan noiznahi daude aldaketak eta Mertxek erabaki zuen aditua zen norbait hartzea guzti hori kontrolatzeko. Mertxek ez du ulertzen agintariek zer nahi duten, nabari baitu sektore ttikiekin bukatu nahi dutela. Berak ezinbertzekotzat du etxekoen babesa, bertzela anitzetan sentitu baitu hagitz zaila dela aitzinera egitea. Ez dio penarik ematen seme-alabak ostalaritzan ez aritzeak, sentitzen baitu ez duela gogorik ematen horretan segitzeak dauden neurriak ikusita. Norbaitentzat lan egitea errezagoa dela dio.