24 Ura ekartzen

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Etxean ez zuten urik eta ura eskuz ekartzen zuten. Etxetik hurbil izaten zuten ura hartzeko tokia. Lokadia egunerako (iraileko lehendabiziko asteburuan, erromeria egiten da bizi diren baselizan) balde handi bat hartzen zuten eta Mari Luzek eskuz ura garraiatzen zuen bertara joan-etorri ugari eginda. Egun horrekin bazkaria egiten dute eta, beraz, platerak eta abarrak garbitzeko ura behar zen.