25 Arropa garbitzeko modua

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Arropa garbitzeko, Mari Luz txikia zenean, ez zen harrira ailegatzen eta, hala, bere anaiak laguntzen zuen arropa garbitzen, hark sei urte zituenean. Mari Luzen bizilagunak laguntzen zion baita ere. Etxetik hurbil izaten zuten arropa garbitzeko tokia: bi aska handi eta harri batzuk ondoan. Lixibarik ez zuten izaten eta, hala, arropa xaboitu egiten zuten (xaboi gutxi izaten zen) eta gero eguzkitan jartzen zuten zabal-zabal. Eguzkiaren argiak arropa zuritu egiten zuen.