29 Bildotsa hiltzea

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Mertxek Yasola hartu zuenetik beti Iruritako hiltegira eraman izan dute bildotsa hiltzera. Bertatik garbia ekartzen dute etxera eta puskatu eta izozkailuan sartzeko prest izaten dute. Osasungintzako legeak betetzeko ere errezagoa izaten da horrela (zigiluak eta abar bermatzen dituzte). Kostu bat suposatzen du, baina lana ere arintzen die.