30 Belarrak oinutsik egitea eta oinetako berriak

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Mari Luzen anaiak 7 urteetatik 14 urteetara morroi aritzen ziren lanean etxe ezberdinetan eta 14 urte betetzean Frantziara joaten ziren mendian lan egitera eta Mari Luz gelditzen zen hiru anai txikiak zaintzen. Aitak eta amak kanpoan egiten zuten lan, inguruko belardiak beraiek zaintzen baitzituzten. Janariaren trukean belarrak egiten zituzten. Mari Luzek oroitzen du, orain Legasatik Santa Lokadiara igotzeko pistaren hasieran bazela bere aitak egiten zuen belardi bat. Oroitzen du nola laguntzen zion ttikia zenean, oinutsik. Belarrak moztu berritan min ematen zuen hanka-zoletan oinutsik ibiltzean. Etxera ailegatu zirenean Mari Luz ia ezin zen oinez ibili. Bi zare (saski gisako) izaten zituen asto batekin joan ziren. Anaia ttikiak zareen barrenean sartzen ziren. Oin-hazituekin iritsi zen Mari Luz etxera eta amak zapatila berriak erosi zizkion. Belarra gainera, garraiatu egin behar izaten zuten meta egin behar zen tokira. 7-8-9 urte inguru izanen zituen orduan Mari Luzek eta ez zuten zapatarik izaten. Haien ama ere oinutsik ibiltzen zen.