31 Urrezko paleta eta bertze leihaketak

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Urtero azaroko lehendabiziko asteburuan Etxalarko usategietan usoaren leihaketa egiten da. Nahi duen jatetxea aurkezten da eta sukaldari onak etortzen dira Iruñetik eta Madriletik epaileak izatera. Orain dela urte batzuk 11 jatetxea aurkeztu ziren eta Pakitak irabazi zuen. Prentsa ere joan zen eta zabaldu zen irabazi zuenaren berria. Jende anitzek eskatu zuen saria irabazi ondotik usoa saltsan. Behin eskari bat ere egin zion mutil batek, bera bertze leihaketa batera aurkeztuko zela Pakitak usoa prestatzen bazion (gastronomia leihaketa batean). Egin zion eta arrakasta handia izan zuen. Ez zuten irabazi, baina plazer handiz egin zuten.