32 Argentinako osabak

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Mari Luz jaio aitzinetik Argentinara joandako aitaren senide bat itzulia zen jada. Bertzea 9-10 urte zituenean itzuli zen eta bertze batek bere buruaz bertze egin zuen han. Bi anai bakarrik gelditu ziren Euskal Herrian. Arreba bat ere bazuten, haurdun gelditu eta erditzean hil zen. Mari Luzek dio bere aitak bizitza gogorra zuela, baina Argentinara joandakoek ere ez zutela bizimodu erreza izan.