41 Senarraren ebakuntza Madrilen

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Mari Luzen senarra Madrilera joan zen ezkondu eta hilabete gutxira, hiru hilabetez haurdun zegoela. Senarrari ebakuntza bat egin behar ziotelako joan zen. Kiste bat zuen bronkioan eta birikan eta urte anitz zeramatzan horrekin. Doneztebeko medikuak gomendatu zien bazuela espezialista zen mediku lagun bat Madrilen. Mediku hura Francoren suhiaren laguna zen, mediku ezagun bat: Marques de Villaverde. Doneztebeko medikuarekin ikasia zuen eta hargatik igorri zituzten berarengana. Mari Luz bere ondoan egoten zen han zeuden bitartean eta gizonak baino, berak pena ematen ziola erraten zion medikuak, haurdun baitzegoen eta ez baitzuen jaten eta lurrean lo egiten baitzuen. Bi hilabete pasatu behar izan zituzten Madrilen. Doneztebeko medikuak prestatu zuen Mari Luzen senarra eta Marques de Villaverdek egin zion ebakuntza.