42 Madrilen orduko agintarien ondoan

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Marques de Villaverde medikua eritu zenean Doneztebeko ezagun batek abisatu zion Mari Luzi gaizki zegoela. Madrilen egon zirenean, ondoan zituzten haiek orduko nagusirik handienak zirela dio Mari Luzek eta tuntuna sentitzen zela haien ondoan, baserritarra izanik eta haurdun egonik. Sasoi hartan bero handia egiten zuen Madrilen eta sotoko gela freskuran jarri zuten bere senarra han egon zedin. Mezan zegoen egun batean mareatu egin zen Mari Luz.