44 Zopak nola prestatu

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Zopak prestatzeak lana handia ekartzen du. Urak irakin behar du lehendabizi. Ura ongi irakiten ari denean, ardiari kendutako haragi puskak botatzen dira. Gisatuarentzat gorde eta hezurrak aprobetxatzen dira. Barazki anitz behar izaten da. Perrexila eta porrua botatzen zaizkio, baita tomatea ere. Tipularik ez zaio botatzen, salda zuritu egiten baitu eta kolorea kentzen baitio. Porrua, perrexila eta azenarioa bota behar zaizkio. Pixka bat, baina ez gehiegi (garestia delako) azafrana botatzen dio Mari Luzek. Horrela zaporea ematen dio. Gero, salda horri egindako bertze oilo-salda botatzen zaio gainetik. Egin eta gero pixka bat hoztu behar da, “sebo” anitz izaten duelako. Mari Luzek ikusi izan du norbaiti zopa zerbitzatu eta platerean “sebo”a uztea eta hori ez zaio gustatzen. Horregatik, pixka bat hozten uzten du, gero “sebo” hori kentzeko. Apartean uzten du eta loditu egiten da. Gero, zopak zerbitzatu aldiro, poliki-poliki “sebo” hori gehitzen dio zopari. Apartean egindako eta gero gehitzen dion oilo-saldari ere gantza kendu egiten dio eta azafrana gehitu.