45 Izebarekin ikastea eta aitzinetik elikagaiak gordetzea

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Betegarria eta zopak prestatzen izebarekin ikasi zuen Mari Luzek. Barazkiak gehitzearena bere kontura ikasi zuen, eginaren eginez. Porruaren hosto berdea gorde eta izozkailuan sartzen du Mari Luzek eta, hala, porruaren zati zuriak baino zapore gehiago ematen diola erraten du. Perrexilarekin ere berdin egiten du: freskoa eta handia dagoenean lotu, izozkailuan sartu eta egun horretarako gorde.