52 Prestatzeko lekua

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Lokadia egunean jende anitzentzako jakia prestatu behar duenean, gasaren gainean burdina jartzen du Mari Luzek. Horrela prestatzen du janaria. Suaren garrak lapikoaren ipurdian janaria itsasten du bertzela. Pazientzia behar dela dio. Orain etxe kanpoan prestatua duten txokoan prestatzen ditu, lehenago ez baitzen ongi moldatzen etxeko sukalde zaharrean. Bertan ehizakia ezin zela sukaldatu erran zion Mari Luzek izebari, ez zela leku aproposa. Xuri-beltxak egiteko izebak erakutsi zion modutik aldaketa batzuk egin zituen Mari Luzek eta probatzen zuen jendeak erraten zion izugarri onak zirela. Geroz eta jende gehiago agertzen hasi zen horrela.