57 Urdaia

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Xuri-beltxak egiteko ohitura handia izaten zuen Mikel Goñi pilotariaren familiak. Mari Luzen etxean ere egon izan zen eta orduan Mari Luzek bazuen berak egindako urdaiazpikoa. Alegia, berak gazitua zuena. Doneztebeko harategian erosten zuen eta berak gatzean jarri. Mikel Goñiren osabak ikusterakoan harriduraz erran zuen: “A ze urdaia hau!”