01 Aurkezpena eta lan ibilbidea

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Mertxe Perugorria beratarra da eta 51 urte ditu. Yasolako bentan egiten du lan eta urte guztian zehar irekitzen dute: astelehen, asteazken, larunbat eta igandeetan. Uztailan eta abuztuan egunero egoten da irekia. Turista frantsesak izaten dira gehienetan bertaratzen direnak, baita bigarren etxebizitza azken urteetan inguruan erosi duten euskaldunak ere, opor garaian daudenak. Gaztetan administraritza ikasi zuen Mertxek eta hamar urtez Funvera enpresan lanean aritu ondotik amaginarrebak eskaini zion berak eramaten zuen Yasolako benta hartzea. Eszedentzia hartuta probatu zuen eta, jende arteko lana gustatzen zaionez, 23 urte daramatza dagoeneko bertan lanean. Autonomoen lana batzuetan zaila iruditzen zaio, baina aitzinera egiten du. Yasolan lanean segitzea espero du Mertxek erretiroa hartu arte.