02 Etxean laguntzea eta anaiak erositako behia

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Ezkondu zenean Doneztebera lekualdatu zen Mari Luz, baina hala ere, egunero joaten zen sortetxera laguntzera. Semea besoetan hartu eta hala joaten zen. Nekazariak izan dira beti etxekoak eta ez zuten gosaltzeko esnerik izaten, beraz Mari Luzen anaia batek Legasatik behi bat ekarri zuen erdi bana. Esnea haientzat izaten zen, baina aratxea saltzen bazuten dirua banatu egin behar izaten zuten. Horrekin bizitza aldatu egin zitzaien, esnea baitzuten gosaltzeko eta artoarekin arto-opilak egiten hasi baitziren.