02 Baserrian bizitzearen oroitzapena

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Lekueder baserrian jaio zen Mertxe eta nekazal giroan hazi da. Lau anai-arrebetan zaharrena da eta luxu handirik gabe xume bizi izan direla dio. Ikastolan ikasi zuten, baina ama errioxarra izanik euskara eta gaztelera, bi hizkuntzak erabili dituzte etxean. Beti zoriontsu sentitu da. Etxean jakia bazuten eta ez zaie inoiz deus falta izan. Bazituzten barazkiak, haragiak, arraultzeak…