02 Baionako bizimodua eta gurasoen lanbideak

THÉRESÈ IRATZOQUI

Baionan bizi zirenean, Thérèse eskolara joaten zen. Bere aita etxez-etxe aritzen zen lanean, lurrak lantzen. Ama etxean aritzen zen lanean, haurrak zaintzen eta etxeko lanak egiten. Thérèseren aita Milafrangakoa zen, eta ama Zalgize-Doneztebekoa. Baionan bizi zirenean hiru seme-alabak joaten ziren eskolara eta Thérèsek Jaunartzea Baionako katedralean egin zuen. 12 urte zituenean lekualdatu ziren Uztaritzera, ur-bazterrean zegoen etxe batera.

ziren Uztaritzera, ur-bazterrean zegoen etxe batera.