02 Sortetxea, haurtzaroa eta Ansalas ostatua

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Iruñeko ospitalean sortu zen Ana Belen, baina Zugarramurdiarra da. Bere haurtzaro guztia Zugarramurdin pasatu du eta egun bizi den etxearen ondokoa da bere sortetxea. Gurasoak eta hiru alaba bizi ziren bertan, baita bere aitaren anaia bat ere. Haien etxeko beheko solairuan ostatua zuten (Venta/bar Ansalas) eta ttikitan ostatuaren inguruan ibiltzen ziren beti. Ostatua familiarena izan da beti eta, beraz, hor hazi izan direla dio. Ansalas ostatua Ana Belenen familiarena izan da betidanik eta orain berak eramaten du. Ostatuan pintxoak eskaintzen dituzte eta edantegia ere bada. Horrez gain, souvenirrak ere saltzen dituzte, Zugarramurdiko lezeetara etortzen den jendeak erosi ditzan.