02 Sortetxeko abereak eta oraingoak

BEÑAT EZKURRA

Aita laboraria zuen, eta beraien etxea laborantza etxe ttikia zen. Orain handitu dute, Beñaten emaztea ere laborantzan aritzen delako. Lehen beraien etxean zortzi hektarea zituzten, 80 ardi eta 10 behi. Ez zuten gasnarik egiten, esnea (behi eta ardiena) saltzen zuten soilik kooperatiban. Beñatek segida hartzean behiak saldu egin zituzten eta ardiak emendatu, baita gasna egiten hasi ere.