02 Usazaleak eta usoa prestatzea

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Etxalar herriak uso tradizio handia du. Pakitaren senarraren familia “usazalea” da. Ez dira ehiztariak, ez baita gauza bera. Usazaleek usoekin lan egiten dute. Usoak bizirik hartzen dituzte eta egun guztia pasatzen dute han. Horren bidez hasi zen usoak egiten eta leihaketa batean “paleta de oro” irabazi zuen. Sukaldean aritzea anitz gustatzen zaio eta horregatik segitzen du usoak prestatzen.