03 Ardiak jezten ikastea eta txuri-beltzak nola egiten ziren ikustea

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Mari Luzek 9-10 urte inguru zituenean, bizimodua aldatu nahi zuela sentitu zuen. Ordura arte bildotsak ezagutzen zituen, ondoko baserrietara laguntzera joaten zelako lanera. Bizilagun bat laguna zuen eta ardiak jezten ikasi zuen berarekin. Etxe horretan bildotsak Pazko egunerako hiltzen zituzten beti eta ohitura zen txuri-beltzak eta “umerria” izatea beti etxean. Han ikusi zuen Mari Luzek nola egiten ziren txuri-beltzak, lehendabiziko aldiz.