03 Baserriko bizimodua eta haurtzaroa

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Miranda baserrian Pakitaren gurasoak eta hiru seme-alaba bizi ziren. Pakita hiru anai-arrebetan zaharrena da eta bi anaia gazteago ditu. Uxaneko eskolara joaten ziren (auzo-eskola bat), eta inguruko auzoetako haurrak biltzen ziren bertan. Pakitak oroitzapen onak ditu, baina garai gogorrak zirela dio. Oinez ibiltzen ziren, herrira joateko ez baitzegoen biderik, eta joan-etorria oinez egin behar izaten zuten. 13 urtetan neskato hasi zen lanean eta, orduan, autoak, bideak… hasi ziren, eta guztia aldatu zela dio.