03 Etxekoak eta baserriko diru-sarrerak

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Mertxe jaio zenean hiru osaba mutil-zahar bizi ziren Lekueder baserrian eta aita baserritik bizi zen. Amatxi ere haiekin bizi zen baserrian. Aita sotoan egoten zen, ukuiluan lanean eta ama etxeko-lanetan. Seme-alabak handitzen hasi zirenean ama enpresa batentzat josten hasi zen, baina aita eta ama etxean ezagutu ditu beti Mertxek. Aita nekazaritzatik bizi zen eta hori zen etxeko sostengu nagusia. Seme-alaben ikasketak ordaindu ahal izateko hasi behar izan zuen amak etxetik kanpo lanean, diru-sarrera gehiago izateko.