04 Etxeko azienda eta seme-alabak mugan lanean hastea

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Zerriak, behiak eta oiloak zituzten baserrian. Ardirik ez dute inoiz izan. Seme-alabak 13-14 urteetarako mugan lanean hasi ziren. Mertxe bera, 14 urterekin Larunen lanean hasi zen eta, bertan bi urte eginda, Ibardinen segitu zuen gero. Bere anai-arrebek ere Ibardinen egiten zuten lan. Haiek lan eginez, sakeleko diru pixka bat lortzen zutela dio eta ez zaiela ezer falta izan.