04 Etxekoak eta baserria

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Ana Belenen gurasoek ostatuan egiten zuten lana, bera ttikia zenean. Etxean odolkiak eta lukainkak egiten zituzten eta, oraindik ere, segitzen dute egiten. Lehenago beraiek hazten zuten zerria etxean, baina orain hiltegitik ekartzen dute. Ana Belen txikia zenean, familiak baserri bat zuen lezeen ondoan eta han azienda izaten zuten: behiak, zerriak… Aitarekin joaten zen bertara. Bere aitak anitz maite zuen baserria. Ana Belen ttikia zenean oroitzapena du behiak bazirela, baina gehiago oroitzen ditu zerriak. Bere aita Zugarramurdikoa da eta ama Urdazubikoa. Bere ama Bengoetxea gasnategiko alaba da. Ana Belen da hiru ahizpetan zaharrena, bere hurrengo ahizparekin 6 urteko aldea du eta ttikienarekin 13 urtekoa.