04 Laborantza eskola eta gasna egiten ikastea

BEÑAT EZKURRA

25 urte zituenean hasi zen laborantza eskolan. Bitxia egin zitzaion bera baino dezente gazteagoekin eskolan egotea, baina gogoa zuen laborantza eskolak jaso eta gasna egiten hasteko. Gasna egiteko laborantza eskolak jaso behar ziren eta sei hilabetez stage (praktikaldia) egin, gutxienez 50 km-ra. Beñatek Béarn-en pasatu zituen lau hilabete mendian eta han ikasi zuen gasna egiten.