04 Lehendabiziko urteak joskintzan

THÉRESÈ IRATZOQUI

Thérèseri ez zitzaion eskolan ikastea gustatzen. Jostea maite zuen. Milafrangako seroretan ikasi zuen brodatzen eta, gero, Baionan hasi zen lanean, etxe batean josten eta hor ikasi zuen gehien. Orduan, 15-16 urte zituen. Bizikletaz joaten zen Uztaritzetik Baionara, etxe horretara, eta horrela pasatu zituen bi urte. Ondotik, bere kabuz josten hasi zen, etxe ezberdinetako enkarguak eginez. Etxeetara joaten zen eta bertan izaten ziren josteko behar ziren makinak. Astebete inguru igaro ohi zuen bertan batzuetan, gau eta egun. Etxekoek erraten zioten zer egin eta lana bukatu arte bertan aritzen zen lanean egun guztian zehar. Anitz gustatzen zitzaion.