04 Tripotxarentzat xingarraren trikimailua

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Tripotxa edo betegarria hobea ateratzeko, Mari Luzen izeba batek bere amari aipatu zion xingar pixka bat eman behar zitzaiola. Mari Luzen amak ezetz erran zion, beretzat jateko ez zuela xingarrik izaten eta beraz ez ziela bertzeei eman nahi. Xingarra botatzekotan, labanarekin ongi xehatua bota behar zen. Mari Luzen izebak tipula gordina jartzen zion eta, horrela, odola beltzatu egiten zen. Kolorea aldatu egiten zitzaion. Urte batzuetara tipula biguntzen edo sueztitzen hasi ziren eta xingarra xehatua botatzen. Horrela, arraultzak distira berezi bat hartzen zuen eta ez zen lehorra ateratzen. Trikimailu ona zen, baina Mari Luzen amak ez zuen xingarra erabili nahi izaten. Mari Luzek aldiz, bai erabiltzen du. Xingar zuria bota behar da, Mari Luzek behin nahasita hirugiharra sartu baitzion eta betegarria jaten ari zirenean ikusi egiten zen. Perrexila ere gogotik bota behar zaio.