05 Amak jostea eta etxeko hizkuntzak

THÉRESÈ IRATZOQUI

Amak arropa batzuk josten zituen etxean, baina antolatzen edo arropa horiek moldatzen aritzen zen gehien bat. Gurasoek euren artean euskaraz egiten zuten, baina seme-alabek frantsesez. Thérèsek amatxirekin euskaraz hitz egiten zuen, berak ez zekielako frantsesez. Eskolak frantsesez jaso zituen eta orain sentsazioa du ez dela hain ongi solasten euskaraz.