05 Bildotsaren hertzeak

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Txuri-beltza egiterakoan, gaur egun aurrerapen handiak daude. Lehen, etxe partikularretan estomaka bete egiten zuten, baina hertze bakarra izaten zen. Erosteko ez zegoen aukera handirik. Hala, betegarriarekin eta koilara batekin tortilla ttiki batzuk egiten zituzten. Txuri-beltzak egiteko, garbitasunean lan handia egin behar da. Guztia ongi garbitu behar da, ezin da nolanahi garbitu eta xehatu. Gainera, tripak hertze desberdin bat izaten du. Bildotsa kanpoan hazi baldin bada, hertze puska bat ezberdina izaten du. Baina, bildotsa barrenean eta esnearekin soilik hazitu baldin bada, tripotxa guztia berdina aterako da, txuri-txuria. Beltza den zati ezberdin hori, kendu egin behar da. Ez bazaio kentzen, egosi eta gero ere agerian geldituko da eta itsusia gelditzen da Mari Luzen ustez. Berarentzat trikimailurik handienak tipula sueztituarena eta xingarraren izan dira.