06 Herrira jaistea eta jostatzea

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Haurrak zirelarik, hilabeteko lehendabiziko ortziralean oinez eta baraurik joaten ziren herriraino konfesatzera eta komunioa hartzera. Pixka bat handitzean bestetan ere jaisten ziren herrira, baina haurtzaroan dena auzoan egiten zuten eta bertan jostatzen ziren. Astetartez ez ziren anitz jostatzen. Igandeetan normalki bai, ez bazen uda sasoiean belarrak egin behar zirela edo. Auzoko Meaka baserrira joaten ziren, kanpoaldean frontoi bat izaten baitzuen. Han aritzen ziren jolasean, lapur eta polizietara, adibidez.