06 Hertzeak garbitzea eta horretarako oparitutako ziria

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Aurten zortea izan duela dio Mari Luzek, bildotsaren hertze dezente ekarri dizkiotelako. Oraindik ere zain dago, ea gehiago ekarriko dizkioten. Batzuetan, Erriberatik ekartzen ditu, kanpoan hazitako bildotsenak. Txanda batean 40 kg inguru ekartzen ditu. Izugarrizko lana da guztia irekitzea. Berriki makil edo ziri apropos bat eman diote horretarako. Labanarekin ireki beharrean, zirian sartzen du hertzea eta eskuekin lagunduz garbitzen du. Aurten tripotxak eman dizkionak egin dio oparia. Lehenago berak garbitzen zituen eta, hargatik, bazuen ziri hori. Makilarekin hertzea garbi-garbia gelditzen da. Orain esperoan dago, ea hertze gehiago ekarriko dizkioten garbitzeko.