06 Urdazubirekin harremana eta Zugarramurdiko haurren bizimodua

ANA BELEN ANSALAS BENGOCHEA

Ana Belen ttikia zenean urdazubiarrekin eskolan egiten zuten harremana, baina gaur egun Zugarramurdik harreman handiagoa du Urdazubirekin. Bere alabak bi herrietako lagunak ditu, Zugarramurdin bizi bada ere. Beraiek ttikiak zirenean kanpoan jostatzen zirela dio. Eskolatik itzuli eta kanpoan ematen zuten denbora ilundu arte. Hori ere anitz aldatu dela erraten du Ana Belenek. Ez dira haurrak kanpoan ibiltzen eta, garai hartan ere, orain baino haur gehiago zeuden. Gurasoek ostatuan lan egiten badute, uste du are denbora gehiago ematen dutela seme-alabek kanpoan.